Hasiera besterik ez
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Urtero lez, loratu dira jada hiriko hainbat txokoetan dauden magnoliak, gereziondoak eta aranondoak. Loraldi goiztiarra eta ikusgarria dute, eta itxaropen txiki bat sortzen dute gugan. Luzea eta gogorra egin zaigun urtaroa igaro berri dugu, baina amaiera gertu dagoela gogorarazi digute. Berandu baino lehen, begirada jaso, eta gure kaleak koloreztatu dituzten lehen loreak begiratu beharko ditugu. Laster eroriko dira, baina zorionez, beste batzuk loratuko dira orduan; hau hasiera besterik ez da eta.

