Etxe handiago eta irisgarriago bat eskatzeko atera dira kalera
(Argazkia: Emakumeen Etxea) Etxe handiago bat behar dutela aldarrikatu zuten atzo goizean, Bulebarrean. Donostiako Emakumeen Etxea txiki geratu dela ohartarazi dute, beste behin ere. Urtean 36.000 bisitatik gora jasotzen dituzte 300 metro koadroko gunean. Pandemia aurretik egunean, batez beste, 146 emakumeri egiten zieten arreta Emakumeen Etxean.
Espazio handiagoa behar dute emakumeei arreta zerbitzua eskaintzeko, eta gune hori Erdialdean izatea eskatzen dute. Egoitza berria irisgarria izatea nahi dute, baldintza duinekin batera.
2022. urtearen hasieran berrartu zituzten mobilizazioak, iazko azaroan eskaera osoko bilkurara eraman ondoren.

