Kaldereroak Txominen izan dira, 30 urte beranduago
Kaldereroak, Txominen. (Argazkia: Lanberri auzo elkartea) Txomiñeneko kaleak zartagin eta mailu hotsez bete zituzten kaldereroek, atzo arratsaldean. Hiru hamarkada luze pasa dira azkenekoz antolatu zituztenetik, eta Lanberri auzo elkarteak berreskuratzea erabaki zuen.
Pasa den ostiralean egin zuten entsegua auzoko haurtxokoan. Atzo, berriz, haur, gazte eta helduek osaturiko konpartsak auzoa alaitu zuen arratsaldetik iluntzera bitarte. 300 pertsona inguruk parte hartu zuten. Urte askotarako izan dadila.


