Bidebietako parkea eraberritzeko prozesuaren emaitzak aurkeztuko dituzte
Amaitu dute Bidebietako parkea eraberritzeko prozesu parte hartzailea, eta emaitzak auzokideen aurrean aurkeztuko dituzte gaur, hilaren 22an, Bideberri institutuan, 19:00etan. Bilera irekia izango da, eta edonor joan ahal izango da.
Prozesuaren inguruko nondik norakoak azalduko dituzte, baita hurrengo pausoak zeintzuk izango diren argitu ere. Auzokideez gain, udaleko ordezkari eta teknikari batzuk egongo dira bileran, bai eta Paisaje Transversal arkitekto taldeko kideak ere.
Azaroan abiatu zuen parte hartze prozesua udalak, Paisaje Transversalekoen gidaritzapean, Bidebietako bizilagunen eskaerari erantzunez. Izan ere, hemezortzi urte pasa dira Bidebieta erdian dagoen parkea berritu eta berrantolatu zutenetik, eta auzokoek deritzote zaharkituta gelditu dela.