Don Condor eta Ñora Alacran aurkeztu dituzte Niña Coyote eta Chico Tornadok
Pentsatzekoa zen, baina gaur arte ez dugu jakin nor ziren Don Condor eta Ñora Alacran, Niña Coyote eta Chico Tornadorekin batera diskoan parte hartuko zuen taldea. Bideoklip bidez aurkeztu dute bikotea, eta bai, beraien alter egoak dira; Koldo Soret eta Usua de la Fuente hain zuzen, cumbia surfa egiten.
Martxoaren 11n argitaratuko dute lan berria eta joan den astean kaleratu zuten Eguzkiari itxoiten kanta. Gaur Boom Boom aurkeztu dute, aurreko bideokliparen istorioa jarraitzen duen lana.
Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran albumak bi alde izango ditu, bakoitza talde baten zazpi abestiz osatua.