Martxoan bi bisita gidatu egingo dituzte Artikutzan
Donostiako Udalak bi bisita gidatu antolatu ditu martxorako Artikutzan: hilaren 20an lehenengoa eta 26an bigarrena. Ugaldeko presa eta Artikutzako auzoa bisitatuko dituzte lehenengoan, eta burdinolaren bidea jarraituko dute bigarrenean. Bietarako izena emateko epea ireki dute dagoeneko, eta udalaren webgunearen bidez zein 679-61 30 16 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena; 6 eta 16 urte artekoek 2,09 euro ordaindu beharko dituzte, eta 16 urtetik gorakoek 3,14 euro.
Hilaren 20ko bisita Artikutzako auzotik abiatuko dute, eta Ugaldeko presa zaharreraino joango dira. Sei kilometro inguruko ibilbide erraza izango da, ia maldarik gabekoa. Hilaren 26koa, aldiz, Arriurdiñeta harrobitik abiatuko dute, Artikutzako hegoaldeko sarreratik, eta burdinolaren bide zaharra jarraituko dute, zortzi kilometro inguruko ibilbidea egiteko. Bietako ordutegiak eta bestelako informazioa aipatu telefonora deituta kontsultatu daitezke.

