Mirakontxako etxe bat hustu du Ertzaintzak
(Argazkia: Donostialdeko Okupazio Bulegoa) Donostialdeko Okupazio Bulegoak salatu duenez, Mirakontxako eraikin okupatu bat hustu du Ertzaintzak. La Fe kalean gertatu da kaleratzea, eta hiru pertsona bizi ziren han. Abisua atzo jakinarazi zietela nabarmendu du bulegoak. Etxeak urteak hutsik zeramatzala adierazi dute, eta orain “beste hainbeste” hutsik pasako dituela.
“Eraikinean enpresa handi batek hotel handi bat gehiago ireki nahi du. Udalak horretarako lurra birkalifikatu eta baimena eman du”, esan du bulegoak ohar baten bidez. Kaleratzea salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:00etan, Donostiako Udaletxearen parean.


