Gizonezkoek ere partida jokatuko dute gaur gauean, baina ligakoa. Izan ere, kopako kanporaketengatik atzeratu behar izan zen 21. jardunaldiko neurketa jokatuko du Realak Mallorcaren zelaian (21:00). Osasunari etxean irabazi ondoren, beste hiru puntu garrantzitsu batzeko aukera ezin hobea dute txuri-urdinek. Imanol Alguacil entrenatzaileak harrobiko jokalariekin osatu behar izan du berriz ere deialdia. Nabarmentzekoa da Mikel Merino hautatuen artean dagoela, Osasunaren aurka min hartu arren. Bestalde, Jonathan Gomez –Jo-Go izenez ezagunagoa– 18 urteko gazte estatubatuarrak Realeko lehen taldearekin debuta egiteko aukera izan dezake.
Realak kopako lehen kanporaketa jokatuko du
(Argazkia: Reala) Ligako atsedenaren ondoren, Realeko neskek kopako final zortzirenetako kanporaketa jokatuko dute gaur. Vila-realen ariko dira etxeko taldearen aurka, 18:00etan. Ligako elkarren aurkako bi partidak jokatu dituzte dagoeneko. Bietan txuri-urdinek irabazi zuten. Zubietan 4-0 eta Mini Estadin 1-4. Horiek horrela, Reala da final laurdenetara pasatzeko faboritoa. Txuri-urdinek beraien jokorik onena egin beharko dute kopako ilusioa mantentzeko. Natalia Arroyo entrenatzaileak jokalari erabakigarri guztiak eskura izango ditu. Deialditik kanpo geratu da Iraia Iparragirre, orkatila hautsita ebakuntza egin diotelako. Denbora beharko du entrenamenduetara itzultzeko.

