Heliograbatuaren bidez naturara itzultzeko modua
Kutxa Kultur Arteguneak Unai San Martin eibartarraren Nostos erakusketa aurkeztu du. “Denboraz kanpoko atmosfera bat, barne paisaia bat” sortu duela nabarmendu dute. Erakusketa 105 heliograbatuk osatzen dute, eta horiek “naturara itzultzeko modua” eskaintzen dute. Erakusketa bihartik ekainaren 19ra arte izango da ikusgai.
“Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira gozatzeko. Gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da”, azaldu du Arteguneak.
Erakusketaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte. Bisita komentatuak egingo dituzte igandero, 17:30etik aurrera euskaraz eta 18:30etik aurrera gaztelaniaz. Doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da. Bestalde, hilaren 17an mahai-ingurua egingo dute Unai San Martinek eta Maria Millan komisarioak Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan (18:00). Apirilaren 26an, berriz, Markos Zapiainek Unai San Martin eta literatura hitzaldia eskainiko du Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan.