Metroaren eraikuntzari loturiko "arrakasta kolpe urbanistikoa" salatu du Satorralaiak
Satorralaiak Easoko “arrakasta kolpe urbanistikoa” salatu eta “negozio inmobiliario handi” horren plangintza lanak ETSk 2019an esleitu zituela jakinarazi du, orduko kontratua erakutsiz. Salatu dutenez, udalak isilean gorde duen kontratazio bidez izan da.
Donostiako Metroaren eraikuntzarekin Amara-Easoko geltokiaren trenbide orubean eta bere ingurunean egindako lanez ari da bizilagunen mugimendua.
Gauzak horrela, guztiz salagarria da Udaletxeak une oro isilean gorde duela ETSek hirigintza-planaren edukia aldez aurretik definitu duela erakusten duen kontratazio hori. Izan ere, den-dena ETSren nahierara motzean lotzen du kontratazio horrek.
ETSk 2019ko apirilean adjudikatu zituen Amara-Easoko trenbide orubearen eta bere ingurunearen urbanizazioa diseinatzeko lanak, “eremu osoaren antolamendua zehatz-mehatz” definitzeko sei hilabeteko epearekin. ETSk “propaganda kanpaina zabala egin zuen” 2019ko azaroan, “21.000 metro karratu Donostia eta donostiarrentzat” izenburupean, Amara-Easoko eremuan “500 etxebizitza berri baino gehiago” eraikiko zirela iragarriz.
Satorralaiaren ustez, 2016 urtean metroaren egitasmoan plazaratu ziren “finantziazio arazoak nolabait arintzen saiatzeko diru-iturri gisa” erabili dute operazioa. Hain zuzen “Diputazioak Donostiako metro pasantearen finantzaketan parte hartzea baztertu zuenean eta proiektua Europako finantzaketarik batere gabe gelditu zenean” gertatu zen hau.
Hemen ikus daiteke aipatzen den dokumentua.