Realak aurrera egin du kopan
(Argazkia: Reala) Nerea Eizagirre kapitainak sarturiko bi golei esker sailkatu da Reala kopako final-laurdenetara. Txuri-urdinek 1-2 menderatu zuten atzo arratsaldean Vila-real, Mini Estadin. Partida hasi eta gutxira aurretik jarri ziren markagailuan penalti bati esker, eta etxekoak ondoen jokatzen ari zirenean egin zuen bigarren gola Eizagirrek. Neurketako azken minutuetan Vila-realek penaltiz egin zuen gola, eta Realak defentsako lan ona egin behar izan zuen emaitzari eusteko. Kopan bizirik eta ilusio berarekin jarraitzen du talde txuri-urdinak.
Gizonezkoen Realak ere irabazi egin zuen atzo gauean, Mallorcaren zelaian. Koparengatik atzeratu behar izan zuten 21. jardunaldiko partida jokatu zuten, eta hasieratik bukaerara txuri-urdinak izan ziren nagusi (0-2). David Silvak egin zuen lehen gola Mikel Merinoren pase zoragarri bat baliatuz, eta Merinok berak egin zuen bigarrena korner baten aldaratzea aprobetxatuz. Hain zuzen ere, Merino izan zen partidako jokalari erabakigarriena. Txuri-urdinek egun gutxitan sei puntu batuta, Europako postuetan dira, berriz ere, eta Txapeldunen Liga puntu bakarrera dute. Dena da posible, oraindik.

