40 lagunek Gipuzkoa plazan egin dute lo, berriz ere
Gipuzkoa plazan 40 bat lagunek egin dute lo bart gauean. (Argazkia: Hiritarron Harrera Sarea) Etxegabeek gauero jasaten duten egoera salatzeko, berriz ere, Gipuzkoa plazan 40 lagunek egin dute lo bart gauean. Hiritarron Harrera Sareak duela hilabete inguru egin zuen Gipuzkoa plazan lo egiteko lehen deialdia, eta dagoeneko laugarren gaua da aldundiaren aurreko arkupeetan elkartzen direla. Donostiako Udalari La Sirena aterpetxea neguko gau guztietan irekitzeko eskatu diote, beste behin ere.
Otsailaren 10etik 11rako gauean egin zuten kalean lo estreinakoz, eta 60 lagun elkartu ziren Bulebarreko kioskoan. Ondoren, otsailaren 17ko gauean 40 lagun elkartu ziren Gipuzkoa plazan lo egiteko, eta beste horrenbeste otsailaren 24ko gauean.

