Tradizioa mailu bat da
Udaberriari ez zaio deitu behar; bakarrik dator. Gizakiaren historia amaitu egingo da —mundu gerra nuklearraren ondotik, dirudienez—, baina jarraituko dute urtaroen joan-etorrerek urtetan zehar, gu gabe ere. Gu gabe, batez ere. Bitartean zer egin, beraz? Merezi al du edertasunaren alde lerratzeak?
Kokobeltzak eta kokozuriak, zirtzilak eta maskaradak, tradizioak eta berritasunak, ez dira euskal kultura-ren ondarea, babestu beharreko folklorea. Tradizioa egunero berritzen den eraldaketa mailu bat da. Gizateria osoa batzen duena. Naturarekin bat egitea bizitzaren oinarria dela gogorarazten diguna.
Eta, batez ere, boteredunei aurre egiteko indartzen gaituena: bakearen alde, denontzako oparotasunaren alde. Asmatu ditzagun dibertimendu eta kokinkeriak auzo guztietan, kale guztietan. Eta izan dadila inauteria urte osoan. Udaberriari deitu egin behar zaio eta.