60 emakume inguru, Hitza taldearekin
Hamaikagarrenez, Hitza taldea osatu du IRUTXULOKO HITZAk beste eskualdeetako Hitzekin batera, eta 60 bat emakumek jantzi dute taldearen kamiseta arrosa, 32. Lilatoian parte hartzeko. Besteak beste, Donostiatik, Errenteriatik, Oiartzundik, Azpeitiatik, Mutrikutik, Lekeitiotik eta Ondarroatik etorri dira Hitza taldeko emakumeak.
2020an, pandemia aurreko azken Lilatoian, inoiz baino emakume gehiago elkartu ziren Hitza taldean: 103. Aurten ez dira horrenbeste izan, baina inoiz baino gogotsuago agertu dira taldeko 60ak, pandemia ostean berriz kaleak betetzeko gogoz. Aupa zuek!
Zorionak eta eskerrik asko Hitza taldekide guztiei! Oso berezia izan da! Hurrengo urtean 2020ko marka beteko duzue! 2023ko Lilatoira arte!