Voxek egoitza bat irekiko du Donostian, Federico Garcia Lorca pasealekuan
Gaur arratsaldean egoitza berria irekiko du Vox alderdiak, Javier Ortega-Smithen parte hartzearekin.
Vox alderdiak gaur arratsaldean bere egoitza berria irekiko du Donostian, Javier Ortega-Smith alderdiko idazkari nagusiaren parte hartzearekin. Arratsaldeko bostetan egingo dute ekitaldia Federico Garcia Lorca pasealekuko 10.enean. Ekitaldian parte hartuko dute ere Gipuzkoako Vox lehendakari Juan de Dios Davilak eta eusko legebiltzarreko parlamentari Amaia Martinezek.
Donostiako Kontseilu Sozialistak egoitzaren inauguraziora joateko deia egin du. Adierazi dutenez: “Faxismoak ez du lekurik, ez Donostian, ez inon”.
Eskuin muturrak %2a Donostian
Espainian gorakada izan du alderdiak azken urteotan, ez, ordea, Donostian. 2020ko udal hauteskundeetan Voxek botoen %2,22 eskuratu zuen hirian, 1.751 boto, hain zuzen, eta ez du udalean ordezkaritzarik.
Eskuin muturreko ideologia izanagatik eta deklarazio arrazista eta xenofoboak egiteagatik, ekitaldiak antolatzen dituzten ia aldiro, istiluak sortzen dira herri mugimendu eta mugimendu antifaxista eta antiarrazistekin. 2020ko uztailean Loiolan eta 2020ko ekainean Alderdi Ederren gertatu moduan, adibidez.
Mezu honekin iragarri du Ortega-Smithek ekitaldia: “Aurrera euskaldun ausartak, bi aldiz espainiarrak” leloarekin.
Estaré mañana en San Sebastián, inaugurando la nueva sede de @vox_guipuzcoa. ¡Adelante vascos valientes, doblemente españoles! ?? pic.twitter.com/GMoBspH5mV
— Javier Ortega Smith (@Ortega_Smith) March 17, 2022

