Arrazakeriaren kontrako martxa egin dute ehunka lagunek
(Arazkia: SOS arrazakeria) Aurten, 25.enez egin da Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxa. Medicus Mundi Gipuzkoa, SOS Arrazakeria eta GKEen Koordinakundearen eskutik, Irun eta Hendaia (Lapurdi) artean Poliziak egiten dituen kontrolak salatuko dituzte.
Pasa leloa izan du eta Irun eta Hendaiaren arteko mugan bizi den errealitatean jarri dute arreta. Salatu dutenez, bertan ezarritako kontrol selektiboek babesgabetasun egoeran uzten dituzte pertsona migratzaileak.
“Mugak heriotza leku izateari utzi” behar diotela adierazi dituzte, eta “erabaki politiko eta sozialak” eskatu dituzte. Gogoan izan dute azken egunotan Bidasoa ibaian muga pasatzen desagertutako migrantearen egoera eta agintariek izandako jarrera gaitzetsi dute.
Martxoaren 21a Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta, egun horren testuinguruan egiten da martxa hau.

