Sanni Franssik Realarekin kontratua berritu du
Sanni Franssi aurrelaria gol bat ospatzen. (Argazkia: Reala) Realak Sanni Franssi aurrelariaren kontratua luzatu du 2024. urte bukaerara arte. “Klubak etxean bezala sentiarazten nau. Gainera, klub historikoa da eta harro nago parte izateaz”, adierazi du jokalari finlandiarrak. Txuri-urdinekin sasoi honetan minutu gehien jokatu dituen bigarren jokalaria da, eta ligako 24 partidatan parte hartu du.
Datorren urteko taldea prestatzen eta egonkortzen ari da Reala, ondo bidean, Txapeldunen Liga jokatuko dutelako.

