Igarotako bidearen kronologia bat

'El Diario Vasco' Miramonera joan da dagoeneko

Diario_Vasco_Igarako_egoit 'El Diario Vasco' egunkariaren egoitza Ibaetan egon da orain arte. (Argazkia: Inaxio Esnaola Aranzadi)

Vocentoko El Diario Vasco egunkari gipuzkoarra dagoeneko ez dago Ibaetako bere egoitza ezagunean, langile guztiak Miramongo egoitza berrira lekualdatu baitira dagoeneko. Horrela, hamarkada askotako historia atzean utzi du hedabideak, eta ibilbide berriari ekin dio egoitza berritik.

Egunkaria ez da esku hutsik joan Ibaetatik, aurretik egoitza Amenabar higiezinen enpresari salduta joan baitira. Hain zuzen ere, Sociedad Vascongada de Publicaciones SA enpresak, El Diario Vasco-ren editoreak, 18,5 milioi euroren truk saldu zion egoitza Amenabarri, iaz. Gainera, aipatu enpresak hirigintza hitzarmen bat sinatu zuen aurretik udalarekin, lursail horretan 250 etxebizitza eraikitzeko.

'El Diario Vasco'-ren egoitzaren lursailean 250 etxebizitza eraikiko dituzte. (Irudia: Amenabar)

‘El Diario Vasco’-ren egoitzaren lursailean 250 etxebizitza eraikiko dituzte. (Irudia: Amenabar)

Hirigintza proiektuak Izadi Enea izena du, eta Amenabar eraikuntza enpresa arduratuko da eraikitzeaz. Udalak eta enpresak sinatu duten hitzarmenak 21.600 metro karratuko hirigintza eraikigarritasuna proposatzen du. Horietatik, 21.000 metro karratu bizitegi erabilerarako izango dira (12.600 sustapen libreko etxebizitzarako, 4.200 babes sozialeko etxebizitzarako eta 4.200 etxebizitza tasaturako), eta 600 metro karratu merkataritza erabilerarako. Zehazki, 250 etxebizitza horietatik, 100 publikoak izatea aurreikusten da, kopuru osoaren %40.

Plaza handi bat sortuko dute erdian, hegoaldera irekitako berdeguneekin, etxebizitzak iparraldera eta mendebaldera banatuz, eta ipar-mendebaldeko izkinan dorre bat jarriz. Iparraldeko beheko solairuak eta dorrea tokiko eta merkataritzako ekipamenduetarako izango dira, eta gainerako espazioa gune librerako izango da.

HITZAkide HITZAkide