Istripu bat izan da Jose Elosegi hiribidean, eta gidarietako batek ihes egin du
6:45ak inguruan istripu bat izan da Jose Elosegi hiribidean, 32. zenbakian. Bi auto eta moto bat daude inplikatuta istripuan. Donostiako Udalaren arabera, antza, istripua eragin duen gidariak ihes egin du. Polizia bere bila ari da. Motoaren gidariak 42 urte ditu, eta zaurituta eraman dute ospitalera. Istripuaren ondoren, zirkulazioa itxi dute, farola bat auto baiten gainean erori delako, eta errepidearen erdian geratu delako. Autoa eta farola errepidetik kendu dituzte eta errepidea berriro ireki dute.