Errealitate digitalen inguruko Immaterial topaketak antolatu dituzte Tabakaleran
Martxoaren 31tik apirilaren 2ra, Immaterial Topaketaren bigarren edizioa hartuko du. Errealitate digitalen inguruan ariko dira, eta Ekaitz Cancela, Jule Goikoetxea, Gorka Julio, Ontologías Feministas eta David Quiles gonbidatuek parte hartuko dute, besteak beste.
2deok, euskarazko ikus-entzunezko edukien laborategiak, ostegunetik aurrera eta hiru egunez, Immaterial topaketaren bigarren edizioa hartuko du. Programaz gain, espazioa hainbat gunetan banatuta egongo da, eta publikoak, besteak beste, errealitate birtualeko betaurrekoak probatu ahal izango ditu Tabakalera birtualean sartzeko eta Immaterial unibertsoan sortutako proiektuak ezagutu ahal izango ditu.
Digitalki bitarteraturiko harreman ez fisikoetan gertatzen diren errealitateak publikoari aurkeztea du helburu topaketak, eztabaida honetan gaur egun agertzen diren gakoetako batzuk azalduz. Ostegun honetan bertan, Jule Goikoetxea filosofo eta idazlea eta Ekaitz Cancela kazetaria izango dira topaketari hasiera emango dioten gonbidatuak mundu digitala neomaterialismotik aztertuz.
Ostiralean, David Quiles kultur kudeatzaile eta The Wrong Biennale azoka entzutetsuaren sortzaileak, Pablo M. Garrido artista bisual eta ikertzaileak, Victoria Ascaso artista eta ikertzaileak, Amaia Vicente artistak eta Eva Balmisa ikertzaile eta kultur sortzaileak parte hartuko dute “Eso que da cuerda al mundo. The wrong biennale embassy” mahai-inguruan. The Wrong Biennale munduko arte digitaleko azokarik handiena da, eta Jaime de los Ríos artistak moderatutako mahai-inguruan Vr-Kommand talde artistikoak Tabakalerarekin batera azokaren azken edizioan aurkeztu zituen arte digitaleko piezak ezagutaraziko dira.
Immaterial deialdia
Immaterial 2021 deialdiaren ondorioz sortutako proiektuek ere izango dute protagonismorik topaketan. Horien sortzaileek mahai-inguru batean parte hartuko dute, gaiak eta lan-prozesuak aurkezteko. Pieza digitaletako lau 2deoko Immaterial TVri bideratutako aretoan ere ikusi ahal izango dira topaketak irauten duen egunetan, eta hautatutako proiektuetako bat Countryside simulator 1.0 izenekoa instalazio batean erakutsiko da lehen aldiz, eta bisitariak errealitate birtualeko betaurrekoen bidez gozatu ahal izango du 2deon hiru egunetan zehark. Espazio berean, errealitate birtualeko betaurreko gehiago jarriko dira bisitariaren eskura, mundu digitalean “esperientzia berriak” bizi ahal izateko.
Egitaraua
Martxoak 31
18:30
Hitzaldia
Mundu digitala neomaterialismotik
Jule Goikoetxea, Ekaitz Cancela. Moderatzailea: Gorka Julio
Apirilak 1
11:00
Mahai-ingurua
Eso que da cuerda al mundo. The wrong biennale embassy
David Quiles, Pablo M.Garrido, Victoria Ascaso, Amaia Vicente, Eva Balmisa. Moderatzailea: Jaime de los Ríos
17:00
Mahai-ingurua
Immaterial 2021: proiektuen aurkezpena
Azahara Cerezo, Mayte Gómez Molina, Eugenio Cortés, Blanca Martínez,
18:30
Hitzaldia
Experimentar en 2.7D: siempre mal, siempre peor que en 3D
Ontologías Feministas
Apirilak 2
11:00 (Medialab: IZEN-EMATEA)
Lantegia
looking for (an automatic lover)
Victoria Ascaso
17:00
Solasaldia
Zer demontre NFTekin?
Martin Etxauri
18:30
Solasaldi-lantegia
Convertir el daño, atesorar el objeto digital
Ontologías Feministas
20:30
Itxiera festa

