Udala Espainiako Gobernuarekin bilduko da laster Loiolako kuartelen lursailaren eskualdatzeaz hitz egiteko
Loiolako kuartelak. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Loiolako kuartelen lursailaren eskualdatzea negoziatzen jarraitzen du Donostiako Udalak. Ildo horretatik, laster elkartuko dira udala eta Espainiako Gobernua. “Bilera eskatu diegu, eta gustatuko litzaiguke hilaren 31 baino lehen izatea”, adierazi du Eneko Goia alkateak Tokiko Gobernu Batzorde osteko prentsaurrekoan.
Azken bilera izan daitekeen galdeginda, Goiak esan du izan daitekeela: “Bilera horren araberakoa izango da. Guk adostu beharreko puntuak azalduko ditugu, eta ikusiko dugu zer ematen duen”.
Espainiako Gobernuak eta udalak 2021ean zehar egin behar zuten Loiolako kuartelen lursailaren eskualdatzea, baina ez zen gertatu. 2022ko lehen hiruhilekoa aipatu zuen gerora udalak.


