Bisitalagunak eta bizilagunak
Arriola pasealekuko bizilagunen protesta (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Ez dakit zehazki zein den Hotelaren eta Hostelaren arteko aldea, diruak eta adinak ekartzen duen arrakalaz gain. Zer esan nahi du, zehazki, desberdintzen dituen ‘s’ horrek? Suge, susto, sarri, sigi-saga, salto, soinujole, seme, sator, sare, senti, saldu, suntsitu, sutu, sumindu, samindu… Zenbat ‘S’ dira jaSangarriak hiri batentzat? Eta zenbat deSiragarriak? Zein zen gidatzen gintuen itSasargia?
Zein da, orduan, the queStion?
TuriStifikazioaren ordez, ez ote dugu deSkantsu apur bat merezi, akaso? Bisitalagunen ordez, bizilagunak izango dituen Donostia bat?

