Barra klasikoko erakustaldia, iruditan
https://youtu.be/HHys1yUxpU8 Bi urteren ondoren, Kontxako barra klasikoaren erakustaldia itzuli da. Pandemiarengatik bertan behera utzi behar izan dute azken bi urteetan, eta igandean berriz bueltatu ziren ikasleak Kontxako barandara. Gainera, gonbidatu berezi batekin: Zumaiako Lucia Lacarra dantzaria. Eguraldi ona lagun, ehunka pertsonak gozatu zuten ballet erakustaldiaz.