Mendebaldeko Sahararen aldeko kanpaldia egingo dute ostegunean
Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioaren aldeko eguna antolatu dute ostegunean Donostian. Fronte Polisarioak eta Saharako lagunen elkarteak antolatu dute. Sahararen autodeterminazioa eskatu eta Pedro Sanchezen gobernuak hartutako jarrera salatuko dute.
Bilbo plazan izango da ekitaldia, Donostiako PSE-EEren egoitzaren aurrean. Goizeko 9:00etan hasiko da kanpaldiarekin eta 12:00etan Hassanna Aalia eta Fatimetu Zenonek hitzaldia emango dute. 16:00etan Maider Arregi eta Ohiana Arana bertsolariak izango dira, Ali Salem Saidah eta Aminetu abeslariekin batera. 19:00etan manifestazioa abiatuko da bulebarreraino.
Hedabide honi igorritako oharrean, Espainiako Gobernuaren jarrera gogor kritikatu dute, bere jarrera aldatu duela salatuz: “Nazioarteko legezkotasunaren aurkakoa da, Mendebaldeko Sahara Marokoren lurralde osotasunaren parte dela aitortzea baita”.
Pedro Sanchezi gogorarazi nahi izan diote “errefuxiatuen kanpalekuetan bizi den saharar herriaren zati baten azken helburua ez dela elikadura laguntza bilatzea, eta are gutxiago aberri alternatibo bat bilatzea. Duintasunez bere askatasun eta independentziaren alde borrokatzen duen herri” baten parte direlako. “Une zail eta korapilatsu honetan” Saharar borrokarekin bate egiteko deia egi du Fronte Polisarioak. Nazio Batuen eta Afrikako Batasunaren Erakundearen babesak. Akordio hori elkarri negoziatu eta onartu zioten, eta autodeterminazio erreferendum batean saharar herriaren borondatearen errespetuan oinarritzen da.