"Korrikaren mezuarekin bat egiten du hiriak"
Igandean Donostian bukatuko da 22. Korrika, eta “festa egun bikaina” izango dela uste du Eneko Goia alkateak, “are gehiago Donostian bukatuta”. Egun osoan gozatzeko aukera egongo dela gaineratu du. Aurreko urtetan egin antzera, Donostiako Udalak kilometro bat egingo du hiriko txoko batean.
“Korrikaren mezuarekin batekin bat egiten du hiriak, euskararen aldeko apustuarekin. Alegia, gizartearen inplikazioarekin aurrera atera beharreko erronka dela. Beraz, udala han izango da eta igandean espero dut eguraldia lagun jai giroaz gozatzeko aukera izango dugula”, adierazi du Goiak.