Igarotako bidearen kronologia bat

Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo dute larunbatean

donostiatruk inauteriak Donostiatruk azoka.Estitxu Zabala

Etxeko produktuei erabilera berri bat eman ahal izateko, Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo dute larunbatean, Easo Plazan, 09:00etatik 14:00etara. Udaleko Osasun eta Ingurumen zuzendaritzak antolatzen du eta hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa murriztea da helburua.

Parte hartuz gero, etxean dauden eta dagoeneko erabiltzen ez diren produktuetatik (arropa, liburuak, jostailuak eta abar) onura ekonomikoa ateratzeko aukera izango dute saltzaileek, eta baita produktuak merkeago erosteko ere. Gainera, Donostiatruk azokan erosketaren bat egiten duten pertsonen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozketatuko dute Egiako Km0 jatetxe begano begetarianoan.

Norbaitek postuetan bere objektuak saltzea nahi badu, 09:30 eta 10:00ak bitartean antolatzaileen postura eraman ditzake. Prezioa jarri ondoren bertan utzi eta merkatua amaitzen denean itzuli behar da dirua jasotzera, edo saldu ez diren objektuak hartzera. Gehienez, bost produktu utzi daitezke pertsonako.

Online merkatua

Donostiatruk azokak online bertsioa ere badu, norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa eta salmenta errazteko. Nahi duenak iragarkia jarri dezake bertan objektuak saltzeko. Bestalde, norbaitek behar ez dituen objektuak oparitu nahi baditu, nolotiro.org webgunea erabil dezake. 

HITZAkide HITZAkide