Igarotako bidearen kronologia bat

Hiriko zuhaitzen egungo egoeraren diagnostiko zehatza egingo du udalak

Dbuseko autobus bat Askatasunaren hiribidean, COVID-19aren pandemian. (Argazkia: Iñaki Agirre) Askatasunaren hiribideko zuhaitzak. (Argazkia: Iñaki Agirre)

Zuhaitzen Plan Zuzentzailea idazteko prozesua abiatu du Donostiako Udalak. 112.118 euroko lizitazio aurrekontua du, eta hamabi hilabeteko egikaritze epea. Planaren helburu nagusia da hiriko zuhaitzen egungo egoeraren diagnostiko ahalik eta zehatzena egitea. Era berean, arazoak eta gatazkak identifikatzea, konponbideak proposatzea, ekonomikoki kuantifikatzea eta kudeaketa hiri jasangarri zein arrazionalaren zuhaizti eredurantz bideratzea.

Egungo egoeraren azterketatik abiatuta, plan zuzentzaileak jarduketa plan zehatzak eta egokiak ezarriko ditu hiriko eremu bakoitzerako eta gune tipologia bakoitzerako, eta egikaritze faseetarako beharrezkoak diren bitartekoak eta baliabideak identifikatuko ditu.

HITZAkide HITZAkide