Morlanstarrak auzo elkarteak bonuak ditu salgai, Korrikako euren kilometroa ordaintzeko
Morlanstarrak auzo elkarteak kilometro bat erosi du 22. Korrikan, baina auzokoen laguntza behar du kilometroa ordaintzeko, eta bonuak jarri dituzte salgai horretarako. Hain zuzen ere, gaur arratsaldean (hilak 6) ariko dira bonuak 5 euroan saltzen Leire plazan. Erosle guztien artean, igandean auzo elkartearen kilometroan Korrikaren lekukoa eramateko aukera zozkatuko dute.
Korrika ez da Morlansen sartuko, bide beretik sartu eta irten beharko litzatekeelako, eta arazoak sortuko liratekeelako. Horrela ere, auzoaren ondotik pasako da.