Errefusaren edukiontzira doazen hondakinen %97,7a birziklagarria dela salatu dute
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak errefusaren karakterizazioa egin zuen larunbatean Easo plazan. (Argazkia: IƱaki EgaƱa) Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak “errefusaren karakterizazioa” egin zuen larunbatean Amarako Easo plazan, eta Donostiako errefusaren edukiontzietara botatzen diren hondakinen %97,7a “birziklagarria” dela salatu du. Hain zuzen ere, mugimenduko zenbait kidek plazaren erdian ireki zituen errefusaren hainbat poltsa, eta hondakinak banatzen aritu ziren. “Dena nahastua zegoen edukiontzian, %97,7 birziklagarria zen, baina nahasturik erraustegira zihoan. Hori da Donostiaren errealitatea eta bertako agintariek aldatu nahi ez dutena”, salatu du mugimenduak.
Atzo Donostiako Easo Plazan errefuxaren karakterizazioa egin genuen. Dena nahastua zegoen edukiontzian %97,7a birziklagarria zen, baina nahasturik erraustegira zijoan. Hori da Donostiaren errealitatea eta bertako agintariek aldatu nahi ez dutena.
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) April 24, 2022
%97,7a BIRZIKLAGARRIA!! pic.twitter.com/l7Po5TWyHn

