Udarako bukatuko dituzte metroaren Bentaberriko eta Antiguako sarbideak
Euskal Trenbide Sareak hedabide honi jakinarazi dionez, udarako behin betiko bukatuko dituzte Donostiako Metroaren Bentaberriko eta Antiguako sarbideak: “Udan zehar Eugenio Imaz eta Xalbador Bertsolaria kaleetako eta Bentaberri plazako urbanizazioak bukatuko ditugu. Sarrerako edikuluak itxita eta babestuta egongo dira, eta okupazio guztiak ahalik eta gehien murriztuko dira”.
Trenbide muntaketa, ordea, udarako ez dela bukatuta egongo nabarmendu du ETSk. Beraz, sarbideen erabilgarritasuna lan horiek bukatzean ahalbidetuko dute.