Protesta egin dute sindikatuek Donostia Ospitalean
Osasungintza publikoaren defentsaren aldeko mobilizazioekin jarraitzen dute sindikatuek. Gaur Donostia Ospitalearen aurrean bildu dira LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT eta ESK, Osakidetzaren mahai sektorialaren bilera deituta zegoen egunean; joateari uko egin dioten hitzordua, alegia. Elkarretaratzearen ondoren, ospitaleko sarrera okupatu dute eta bertako gerentearekin hitz egin ahal izan dutela azaldu dute.
?HONAINO HELDU GARA!!
— LAB Osakidetza (@LABosakidetza) April 27, 2022
?Hasta aquí hemos llegado!
✊? Donostiako Ospitalean ITXIALDIA EGITEN ARI GARA!
✅ Osasungintza publikoaren defentsan!
✅ Baliabide eta pertsonal gehiago behar dugu! pic.twitter.com/8vk7SHlOZ9
Sindikatuek azaldutakoaren arabera, joan den apirilaren 1ean egindako bileraren “erabateko porrotaren” ondoren, “Osakidetzak berriro ere agerian utzi zuen ez zuela negoziatzeko borondaterik eta inposizioaren eta propagandaren aldeko apustua egiten zuela”. Egoerak “honela” jarraitzen duen bitartean, eta “eskatutako norabidean pausorik” ematen ezean, mobilizazioekin jarraituko Mahai Sektorialera ez direla itzuliko ohartarazi zioten Osakidetzari.
Sindikatuek uste dutenez, Osakidetzak ezagutzen ditu euren aldarrikapenak, eta borondatea balego, soluzioa aurkitzeko aukera dagoela. Hauek dira aldarrikapen nagusiak: Garapen Profesionala; %4ko parekatzea eta txandakako lanaren osagarria; Lehen Mailako Arretaren egoera jorratzea eta ordutegiak berreskuratzea eta PACak berriro irekitzea; eta gainerako aldarrikapenen negoziazioaren egutegia.