Astiñeneko zubi berriaren irekiera irailaren 16ra atzeratu du udalak

Iragan asteko ostiralean jarri zuten Astiñeneko zubi berriko azken pieza. Irekiera gero eta gertuago dagoela dirudien arren, Donostiako Udalak adierazi du azken iragarpena ere ez dela beteko.
Apirilaren 5ean lehen pieza jarri zutenean, udalak esan zuen zubi berria uztaileko lehen hamabostaldirako egongo zela erabilgarri. Ordea, aurreikuspen hori ere ez da beteko, eta beste lau hilabeteko atzerapena izango duela esan du udalak.
Energiaren krisiak eragindako lehengaien garestitzeak, zubiaren egitura jartzeko arazoek eta garabiaren erabilgarritasun faltak are gehiago atzeratu du obra. Zubi berriaren irekiera irailaren 16an izango dela dio udalak.