Eukaliptoak mozten aritu dira Igeldon
Donostiako Udaleko Ingurumen sailak jakinarazi duenez, basozainak eukaliptoak mozten aritu dira egunotan Igeldoko Egiluze inguruan. Duela bi urte, hainbat eukalipto kendu zituzten zona horretan bertan, eta eukalipto horietako kimu berriak moztu dituzte orain.
Eusko Jaurlaritzak EHUrekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera 2020an argitaratutako ikerketa batek ondorioztatu zuen eukaliptoak “ingurumen eragin negatiboak” dituela Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako mendietan. Jatorri australiarra du zuhaitz espezie horrek, eta azkar hazten denez, paperaren industriak asko erabiltzen du, esaterako. Hiru lurraldeetako azaleraren %2,6 hartzen zuten 2020an eukaliptoek, eta Gipuzkoara eta Arabara ere zabaltzen ari badira ere, Bizkaian daude gehien.
Egun hauetan, Igeldoko Egiluze inguruan, Ingurumeneko basozainak duela bi urte kendutako eukaliptoen kimu berriak mozten aritu dira.@DonostiakoUdala pic.twitter.com/KMoWUnj6Eb
— DSS_ingurumena (@DSS_Ingurumena) May 3, 2022