Minbiziaren aurkako martxak eta lasterketak berdez margotu du hiria

Minbiziaren kontrako lasterketa eta ipar martxa antolatu ditu zortzigarrenez Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak. Lasterketan 550 partaide baino gehiago izan dira, eta hiru kilometroko martxa herrikoian, 460 lagun inguru izan dira. Bildutako diru guztia elkarteak pazienteei eta senideei doako zerbitzuak eta arreta eskaintzen jarraitu ahal izateko izango da.

Lasterketan, gizonezkoetan lehen hiru sailkatuak Sergio Roman, Oscar Ayude eta Jon Daguerressar izan dira, 17:07, 18:27 eta 18:43 denborekin. Emakumezkoetan, berriz, Maria Iturrioz-ek lortu du denborarik onena: 21:42. Ane Murillo bigarren egin du, 22:12 denborarekin eta Ana Lopez 22:39 denborarekin. Elkarteko lehen bazkideak Joseba Altube (19:49) eta Ana Lopez (22:39) izan dira.

Bestalde, iaz bezala, ohiko martxa eta ipar martxa modalitatea egiteko aukera egon da. Martxan Eneko Goia alkatea eta Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotzi Ordezkaria izan dira.

Jardunaldi honen bidez antolatzaileek azpimarratu dute kirolaren eta elikadura egoki baten bidez bizimodu osasungarria izatea funtsezkoa eta garrantzitsua dela minbiziaren aurkako prebentzioan.