Añorga Txikiko Firestone lantegia eraitsi dute
Hilaren 5ean hasi ziren makinak Añorga Txikiko Firestone lantegia botatzen, eta aste honetan bukatu dituzte lanak. Eremu horretan Añorga Geltokia hirigintza proiektua garatu nahi du udalak. Zehazki, 248 etxebizitza eraikiko dituzte lursail horretan, eta bere alboetan. Añorgako eragile eta herritar asko ez daude ados proiektu horrekin, eta hainbat mobilizazio egin dituzte azken hilabetetan.
Poliziak 2021eko irailaren 28an hustu zuen lantegia, eta eraikina bota aurreko lanak abiatu zituzten. 00:00ak aldean azaldu ziren poliziak, han zeuden hiru bizilagunak identifikatu eta gauzak jasotzen utzi zieten.