Safetruckeko langileek salatu dute enpresak 200.000 euro zor dizkiela
Safetruck enpresak, Belartzako industrialdean kokatua, segurtasun pribatuaren esparruan lehergailuak garraiatzen ditu, eta 2021eko abuztuan 25 langileei nominak ordaintzeari utzi zion. Dietak ere ez dituela ordaindu salatu dute. Gauzak horrela, 200.000 euro baino gehiago zor dizkio bere plantillari.
ELAk hainbat bilera egin ditu enpresarekin arazoa konpontzen saiatzeko, baina orain arte ez du lortu, eta mobilizazioaren bideari ekitea erabaki du. Sindikatuak oinarrizko eta bidezko zerbait eskatzen du, hau da, enpresak ahal bezain laster eta langile guztiei salbuespenik gabe ordaintzea egindako lanagatik.