Elkarretaratzea egingo dute igandean, Palestinarekin elkartasunez

Palestina Palestinaren aldeko elkarretaratze bat, Bulebarrean. (Argazkia: Beñat Parra)

Maiatzaren 15ean elkarretaratzea egingo dute Palestinaren aldeko talde internazionalistek Donostian, Nakba egunean. 12:30ean izango da Bulebarrean.

74 urte bete dira Al-Nakba egunetik, Israelgo armadak “ia milioi bat palestinar erbestera behartu eta haien kontrako garbiketa etnikoari hasiera eman ziotenetik”, Askapenaren arabera. Erakunde internazionalistak salatu duenez, “biolentziak, errepresioak eta apertheidak oraindik dirau”.

Hain zuzen, atzo bertan, mundu osoan sona izan duen gertakaria izan zen. Israeldar frankotiratzaileek Al Jazeera hedabideko Shireen Abu Akleh kazetari palestinar ezaguna tiroz hil zuen, enfrentamendu baten berri ematen ari zenean. Prentsakoa zela argi erakusten zuen txalekoa eta kaskoa zeramatzan soinean. Al Jazeera-ko zuzendariak gerra krimentzat jo zuen.

nakba eguna