Txanpontxo jaien hasiera, iruditan
Bi urteko etenaldiaren ostean, Txanpontxo jaiak Bidebietara itzuli dira; ostegun arratsaldean eman diete hasiera jaiei, Txanpontxoren jaitsierarekin. Guardaplata bidetik jaitsi da Txanpontxo, buruhandiek, erraldoiek eta txarangak lagunduta. Behean, auzoko haur ugari zituen zain, pozaren pozez, banatu ohi dituen txokolatezko txanponen zain. Guardaplata bidea jaitsita, auzoan barrena abiatu dira Txanpontxo eta han bildutako auzokide ugari, giro ederrean.
Auzoa jai giroan murgilduta egongo da astelehenera arte, jardueraz beteriko asteburu luzea dute aurretik Bidebietakoek. Hemen kontsultatu dezakezue egitarau osoa. Jarraian, irudi galeria ikus dezakezue, jaien hasierak utzi dituen momentu onenekin: