Birjabetzeak
Berdina kantekin, txoriekin, alfabetoekin; zerbait hiltzea nahi baduzu, utzi ezazu geldirik. Hilda zegoena berpiztu zuten, Maiatzaren Lehen batez, Langileon Nazioarteko Egunez, Eraldia egitasmoan. Langile antolakuntza eta langileon aspaldiko ametsa praktikan jartzen saiatzea izan zen asmoa, hau da: lanaren autogestioa.
Ekintza zuzena gure bizitzen gain, birjabetza izan zen leloa, eta aldaketaz aldaketa, proiektua fabrika izan zen, eta gero etxebizitza, eta hainbat gauza.
Orain, ordea, kondarrak besterik ez.
Eta urte hauetan guztietan zertaz jabetu zara? Zenbat botere galdu, zenbat etxe, zenbat galera eta zenbat galdera. Akaso jabetu zara ez dituzula astelehenak gorroto, kapitalismoa gorroto duzula. Eta zure nagusia ere, urte bukaeran enpresa afarira gonbidatu arren. Eta etxejabea ere gorroto duzula, bere gastuez penaz hitz egiten dizunean. Eta argindar eta diru saltzaileak ere. Eta une batean, zure gorrotoa baino ez zaizula geratzen jabetu zara.
Eta jabetzeen jabetzez, birjabetzei ekin diezu, berriz zurea, eta zuena, izatea nahi duzun hirian.