Murgil tontorrean borobildu du Itzulia
Donostian ere Demi Vollering (SD Worx) txirrindulariak irabazi du, beste erakustaldi batekin. Izan ere, Euskal Herriko Itzuliaren hiru etapak eta sailkapen nagusia eskuratu ditu Herbeheretako ziklistak. Alderdi Ederren hasi eta Bulebarrean bukatu den hirugarren etapan, Igeldoko Murgil tontorra izan da erabakigarria. Han jo duen erasoari esker, Vollering bakar-bakarrik iritsi da helmugara. Zale asko elkartu dira Murgil bidean, eta aldapa gogorra arintzeko babesa adierazi diete.
Murgil tontorrera iristeko azken bidegurutzean izan da IRUTXULOKO HITZA, eta bideoan ikus dezakezue momentua:
Etapako sailkapena:
1. Demi Vollering (SD Worx)
2. Liane Lippert (Team DSM) +15
3. Marta Cavalli (FDJ) +15
Sailkapen nagusia:
1. Demi Vollering (SD Worx)
2. Pauliena Rooijakkers (Canyon/SRAM) +47
3. Kristen Faulkner (Team BikeExchange) +1.07
Hona hemen Murgil bideko argazki bilduma: