Egiako azoka txiki berezia egin dute baserritarren egunaren harira
Baserritarren eguna dela eta, egitarau berezia prestatu dute Egiako Azoka Txikian. Ohiko produktu ekologikoez gain, auzoko musikariek girotu dute eguna.
Astelehenero antolatzen dute Egian Azoka Txikia, eta, bertan, hainbat produktu ekologiko eskuratzeko aukera dago. Barazkiez gain, ogia eta arrautzak daude astero, eta bestelakoak noizbehinka.
Auzoan bertako produktu ekologikoak erosteko eta elikadura burujabetzan pausoak emateko sortu zen azoka txikia, eta zuen arrakasta ikusita, astero antolatzeari ekin zioten, bizilagun askorentzat erreferentziazko topaleku bihurtuz.