'Hondalea' obra ikusteko bisitak antolatu dituzte
'Hondalea' eskulturak itsas leize bat irudikatzen du. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki) Santa Klara uharteko Hondalea obra ikusteko bisitak antolatu ditu Donostiako Udalak ekainaren 1etik irailaren 30era. Iazko ekainean inauguratu zuten Cristina Iglesiasen brontzezko obra hau, eta egilearen arabera, “naturaren zein itsasoen eta haren kosten defentsarekin bat egiten duen proiektu bat da”. Ikusi nahi duenak erreserba egin beharko du Hondalea.eus webgunean.


