Europako Arku Atlantikoko hiriek klima aldaketaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte Donostian
‘Atlantikoko Hiriak Klima Aldaketaren aurka borrokatzeko prestatzen ari dira’ izenburupean, Atlantic Cities arku atlantikoko hiri eta tokiko erakundeen Europako elkarteak Batzar Orokorra egingo du maiatzaren 24an eta 25ean Donostiako Kursaal jauregian. Hain zuzen, irailetik da Eneko Goia alkatea Atlantic Cities erakundeko lehendakaria.
Atlantic Cities sareak Irlanda eta Portugal arteko Europako makro eskualdean dauden arku atlantikoko hiri eta eskualde metropolitar europarrak biltzen ditu. Bere zeregina kontinentearen zati hau egituratzen duten proiektu europarretan parte hartzea da, baita lobby edo eragin talde gisa jardutea ere Erkidegoko erakundeen aurrean, azpiegituren eta kohesio-funtsen inbertsio handiei buruzko erabakiak baldintzatzeko.
Eskualde arteko erakunde horretan hiri eta toki erakundeek hartzen dute parte, hala nola Lisboa, Cork, Santander, Santiago de Compostela, Rennes, Brest, La Rochelle, Faro, Gijón edo Coruña. EAEri dagokionez, Donostiako hiriak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute.
Aipatu jardunaldiek, bi eguneko programa izango dute eta ondorengo saioak eskainiko dira:
Maiatzak 24, asteartea
- 9:30 Jardunaldiaren hasiera
- 9:35 Klima Aldaketari aurre egiteko ekintza/estrategia plana. 1. mahaia. Hiriak: Donostia / San Sebastián, Las Palmas, Arroxela, Santiago. Eztabaida.
- 11:00 Etenaldia, kafea
- 11:15 Klima Aldaketari aurre egiteko ekintza/estrategia plana. 2. mahaia. Hiriak: Cork, A Coruña, Gijón. Eztabaida.
Maiatzak 25, asteazkena
- 09:00 Irekiera instituzionala
- 09:05 Hitzaldia: Klima Aldaketaren eragina Atlantikoko Hirietan. Mª José Sanz, BC3 Basque Centre for Climate Change zentroko zuzendari zientifikoa.
- 09:35 Atlantikoko Hirien eraldaketa, Klima Aldaketaren ondorioz. 4. mahaia. Alkateak: A Coruña, Donostia, Gijón, Arroxela, Viana do Castelo, baieztatzeke dauden hiriak. Eztabaida.
Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea FORMULARIO HONEN BIDEZ.