Ahateen patua
– Ei, lagun! Asko falta al da? Ezin al dira pixka bat azkarrago joan, ala?
– Ez dakit, baina nik ere badaramat hemen tartetxo bat, beraz, ez ukitu hegalak.
– Ez jarri horrela, ahatetxo. Ilarak egiteaz nazkatuta nabil eta! Beti berdin!
– [Hirugarren ahate bat sartu da]: Alajaina! Ahate mokofina! Zer uste duzu, guk ilara hauek gustuz egiten ditugula?
– Tira, nik ez dut hori esan, baina…
-[Laugarren ahate bat, urrunetik]: Ez egin kasu oilo busti horri, ez daki ilara hau zertarako den ere!
-[Pausa dramatiko bat egin du ahateak]: Ba, egia esan ez… Zertan ari gara hilara honetan?
– Sukalde demokratikora goaz [Erantzun du lehen ateak].
– [Harridura aurpegia kendu ezinik] Eta, zer demonio da sukalde demokratiko bat?
– Sukaldariak galdetu egingo digu ea zein saltsatan izan nahi dugun kozinatuak.
– Eta hori izango al da erabaki dezakegun bakarra?
-Bai, lagun, hori da hiri honen jarrera demokratikoa, eta hori da, hain zuzen patuak guretzat gordea duena; Pato a la orange.