Denboraldiaren isla izan da

Reala_Atletico (Argazkia: Reala)

Realak seigarren tokian bukatu du liga. Azken jardunaldiaren faltan, posturik ezin zuen hobetu, baina zaleei garaipen bat eskaintzeko aukera paregabea zuten. Ez zen horrela izan. Txuri-urdinek galdu egin zuten atzo Anoetan, Atletico Madrilen kontra (1-2). Partida denboraldiko zati handienaren isla izan zen. Hau da, nahi eta ezin aritu zen Reala. Aukerak sortu zituzten gola egiteko, baina ez zuten asmatu. Arerioak, ordea, ez zuen barkatu. Liga bukatzeko emaitza gazi-gozoa izan zen Anoetara horren berandu joan ziren 23.000 zale ingururentzat. Datorren sasoira begira jartzeko unea da, Europa Liga zain dutelako. Bestalde, Reala Bk galdu egin zuen Huescaren kontra, eta Bigarren mailari agur esan zioten.

Eskubaloian, Bera Berak behar bezala ospatu zuen etxean bere historiako zortzigarren liga. Zaleei eskaini zieten, garaipenarekin batera. Aise gainditu zuten Morvedre (30-16). Donostiako taldeari oraindik Lanzaroteren aurka jokatu beharreko neurketa geratzen zaio, bertan behera geratu zelako arerioen COVID-19 agerraldi batengatik.

Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek hatzekin ukitu zuen play-offetara sailkatzeko txartela. Castelloren pistan irabazi arren (92-93), lehen maila igotzeko fasearen atarian geratu da Donostiako taldea. Gauzak hobeto egin beharko dituzte hurrengo denboraldian saskibaloiaren maila gorenera iritsi nahi badute.

EMAITZAK

Futbola

Gizonezkoen lehen maila, 38. jardunaldia

  • Reala 1 – Atletico Madril 2

Eskubaloia

Emakumezkoen ohorezko maila, 25. jardunaldia

  • Bera Bera 30 – Morvedre 16

Saskibaloia

Gizonezkoen Urrezko LEB liga, 34. jardunaldia

  • Castello 92 – Gipuzkoa Basket 93
HITZAkide HITZAkide