Jardunaldi jarraituaren aldeko ia 6.000 sinadura bildu dituzte Peñaflorida institutuan
Peñaflorida Institutuko hezkuntza-komunitateak 5.800 sinadura baino gehiago bildu ditu Change.org-en, ikastetxean jardunaldi jarraitua mantentzeko helburuarekin. Hezkuntza komunitateak jardunaldi jarraituak “ikasleentzat eta familientzat eskaintzen dituen onurak” izaten jarraitu nahi du, baina Eusko Jaurlaritzak datorren ikasturtean jardunaldi zatitua berreskuratzeko agindua eman du.
Horrez gain, aurreko ostiralean elkarretaratzeak egiten hasi ziren jardunaldi jarraitua mantentzeko eskatzeko, eta aurrerantzean ere ostiralero elkarretaratzeak egiten jarraituko dutela adierazi dute Ikasleen Guraso Elkarteko kideek.