Zer egiten du Spidermanek itsasoan?
Antiguako VIII. Bobdyboard Kinkia (Argazkia: Xalba Ramirez) Zer egiten du Spidermanek itsasoan? Ostruka batek zer egiten du arrainontzi batean? Zer egiten du izozki saltzaile batek basamortuan? Zer teatrogileak Reale Arenan, zer politikariak auzolanean, zer komunistak yoga klasean?
Zer egiten dute Starbucksek eta Hiltonek Donostian? Zer metroaren lanek gauean? Zer Olatu Berdeak Grosen eta zer segregazioak ikastetxeetan?
“Edozer dugu posible Donostia Piratan” abesten genuen Piratekin batera. Eta, oraingoz, Donostian, edozer posible dutenak beste batzuk dira.
Ez dakit zer egiten duen Spidermanek itsasoan, Bodyboard Txapelketa Kinkian. Baina Antiguak noizbehinka ateratzen duen sen kinkia urte osora zabaltzearen oso alde ni. Orduan bai edozer dugula posible.

