Irabazi asmorik gabeko sei elkarteri lokal bana utzi dio udalak
Donostiako Udalak bere jabetzako 335 lokal ditu hirian utzita. Gaur beste sei uztea onartu dute, eta irabazi asmorik gabeko elkarte hauek dira erabiliko dituztenak: Txasiss konpartsa, Heziby Aisialdi Elkartea, Etiopia Utopia Fundazioa, Gero Axular Kultur Ekartea, Thamessis Kultur Elkartea eta Ukraina-Euskadi Elkartea. Azken honek denbora darama lokala erabiltzen, udalak premiazko erabaki gisa utzi ziolako elkarteari martxoa hasieran.
Partaidetzarako laguntzak
Bestalde, udalak herritarren partaidetza oinarri duten zortzi proiektu diruz lagunduko ditu. 26.955 euro bideratuko ditu horretara. Era beran, auzo elkarteen mantentze gastuetarako diru laguntzak onartu dituzte: 43.418 euro.