Gauzak ez dira behar diren modukoak
(Argazkia: Joseba Parron) “Gauzak ez dira behar diren modukoak, bestela Laredon zinateke birra hotz batekin, Nivea kosmetikoekin eta visa turistikoarekin. Euskaldun, zuzen, zintzo, arduratua. Hor nor zara ezpada naufrago bat, ideiak zapatak bezala galdurik?”.
Gauzak ez dira behar diren modukoak, eta ez dira diruditenak. Lortu nahi genuen ia ezer ez dugu lortu, eta lortu nahi ez genuen ia guztia dugu.
Gatazka guztiek dute oinarria nonbait. Eta nonbait hori ez da izaten ‘asmo txarra’ edo ‘maltzurkeria’. Gatazka guztiek dute justifikazioa, ados egon ez arren.
Gatazka guztiak ulertu daitezke. Eta gatazka guztiek dute irtenbidea. Horretarako, adibidez, hartu daitezke garagardoak eta zigarroak erre ordu txikiak arte, ideia ezberdinen artean puntu komunak topatzeko.
Bestela, alferrikakoa izango da dena, eta jarraituko da justifikatzen onartezina dena.

