Herria tabernako ikurrina lapurtu dute, berriz ere
 Euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko ikur bat duen ikurrin bat eta Arrano Beltzaren bandera bat, Herria tabernan. (Argazkia: Herria Kultur Elkartea)
                    Euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko ikur bat duen ikurrin bat eta Arrano Beltzaren bandera bat, Herria tabernan. (Argazkia: Herria Kultur Elkartea)                Parte Zaharreko Herria Kultur Elkarteak salatu duenez, Ikatz kaleko tabernako ikurrina eta euskal presoen aldeko banderola lapurtu dute, berriz ere. Sare sozialetan azaldu dutenez, hilaren 7ko gauean, asteartean, “ezezagunek” lapurtu egin zuten aipatu ikurrina. “Herriaren ikurrak defenda ditzagun. Faxismoari stop!”, gaineratu dute.
Ez da Herriako ikurrak lapurtu dituzten lehenengo aldia, otsailean eta martxoan ere antzeko gertakariak salatu baitzituen Herria Kultur Elkarteak.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    